Nire hitzaldia hurrengo 2021ko CollabSpherean

Joan den azaroan antolatutako “Digital Week 2020“-ean, HCL Domino Volt Hackatton irabazleen artean egoteko ohorea izan nuen. Ondorioz, urrian egingo den “CollabSphere“ ekitaldian HCL Domino Volt aplikazioaren xehetasun teknikoak azalduko ditut.

CollabSphere ekitaldia “Midwest Lotus User Group” erabiltzaile taldeak antolatzen du. Bertako saio eta babesle kopuruei erreparatuz gero, HCL lankidetza produktuen erabiltzaileen mundu mailako ekitaldi ezagunenetakoa da. 2009az geroztik Amerikako Estatu Batuetako hiriburuetan presentzialki egin izan ohi da, baina pandemia egoeraren ondorioz 2020an mundu mailako ekitaldi birtual bezala ospatu zen.

2021 honetan ere, online izaten jarraituko du, eta HCL-ko teknikari eta exekutiboen aurkezpenetan egoteko aukera izango dugu. Bertan, etorkizunean, HCL-ra loturiko datozen aldaketak zein izango diren egiaztatzeko aukera izango dugu, baita HCLren etrategia globala zein izango den ikusteko ere.

HCL Notes bezeroaren lan arloaren modernizazioa 12. bertsioaren ondoren

Comentarios

Your browser is out-of-date!

Update your browser to view this website correctly. Update my browser now

×